Dantzaguneako entsegu gelan izango da, 18:00etatik 19:30era, eta Calire Ducreux dantzariak emango du. Lau urtetik gorako haurrei dago zuzenduta tailerra —heldu batek, gutxienez, lagunduta joan beharko dute—, eta doan izango da
Datorren urtarrilaren 29an, familia guztiarentzako dantza tailerra antolatu dute Kukai dantza konpainiak eta Errenteriako Udalak, elkarlanean. Ikastaroa Dantzaguneako entsegu gelan izango da, 18:00etatik 19:30era. Lau urtetik gorako haurrei dago zuzenduta tailerra —heldu batek, gutxienez, lagunduta joan beharko dute—, eta doan izango da. Izena emateko,
dantza@kukai.info helbide elektronikora idatzi beharko dute interesdunek. Tokiak mugatuak izango dira.
Claire Ducreux dantzariak emango du ikastaroa. Izan ere, hurrengo egunean —hilaren 30ean—
Réfugiée poétique ikuskizuna eskainiko du Niessen kulturgunean.