Zuhaitz kimaketak egiten ari da udala Lezoko hainbat gunetan
Herritarren eskaerak aintzat hartuta hasi ditu kimatze lanak udalak.
Lezoarrek egindakoa eskaerak kontuan hartu ditu udalak eta hainbat guneetan zuhaitz kimaketak egiten ari da. Iturrin eta Ipintza industria guneetan eta Abendaño kalean eta Jaizkibel hiribidean ari dira une hauetan zuhaitzak kimatzen Goroldi SLU enpresako langileak. Zuhaitzak kimatzea 14.376 euro ordainduko du udalak.

