abernen mozorrotzea sustatu nahian, lehiaketa bat antolatu du Errenteriako Udaleko Kultura Sailak. Parte hartu nahi dutenek, eskaria egin beharko dute udaletxeko erregistroan otsailaren 6a baino lehen.
Hilabete baino gutxiago falta da inauteriak hasteko. Aurtengo mozorro gaia ipuin klasikoak izango dira. Tabernen mozorrotzea sustatu nahian, lehiaketa bat antolatu du Errenteriako Udaleko Kultura Sailak. Parte hartu nahi dutenek, eskaria egin beharko dute udaletxeko erregistroan otsailaren 6a baino lehen.
Lokalek otsailaren 12rako mozorrotuta egon beharko dute, 19:00etarako. Bi sari egongo direla jakinarazi du Kultura Sailak. Arte ederretan adituek osatutako talde batek sari bat emango du, 1.000 eurokoa. Bestalde, herritarrek bozka emateko aukera izango dute Herri Biziaren
webgunearen edo
facebook orrialdearen bitartez. Bozketa egiteko epea otsailaren 12tik 17ra izango da.
Informazio gehiago lortu nahi duenak, 943 44 96 34 telefono zenbakira dei dezake, 08:00etatik 14:00etara.