Gaur plazaratu ditu Cristina Laborda Mugikortasun delegatuak 2014ko Irunbuseko erabiltzaileen kopuruak; hiri barneko autobus zerbitzuek "marka guztiak" hautsi dituztela adierazi du zinegotziak.
Marka guztiak hautsi ditu Irunbusek 2014ean
1.508.716 erabiltzaile izan zituzten Irunbuseko zerbitzu ezberdinek 2014ean zehar, Cristina Laborda Irungo Udalaren Mugikortasun delegatuak jakinarazi duenez. “Marka guztiak hautsi ditu 2014ak”, adierazi du arduradunak. Izan ere, 2002an datuak biltzen hasi zirenetik, 2003an errejistratu zen kopururik altuena 1.508.716 erabiltzailerekin.
Hori horrela, Irunbuseko zerbitzu guztiek gorakada jasan zutela iaz azaldu du Labordak, batez ere Gautxoriak (%16,60) eta L2 Erdialdea-Landetxa zerbitzuak (%7,84).