Ekipamendu publikoak, merkataritzarako guneak, eta lur azpiko aparkalekua zein oinezkoentzako espazioak aurreikusi dituzte eraikin berrian.
Palmera-Monteroko lanak
Jose Antonio Santano alkatea, Miguel Angel Paez Hirigintza delegatua eta Cristina Laborda Obra zinegotzia Palmera-Monteroko lanen nondik norakoak ikuskatzen izan dira gaur goizean. Adierazitakoaren arabera, lanak “erritmo onean” garatzen ari dira, eta orain, zenbait izapideren zain daude beharginak dagokien lanarekin jarraitu ahal izateko.
Hala, eraikin berria prestatzen ari dira Palmera-Monteron. Aurreikusitakoaren arabera, bertan ezarriko dituzten zerbitzuen artean daude besteak beste: erabilera publikoko eremu bat, Irungo Udalaren eta Bidasoa Bizirik-en zenbait bulego eta formaziorako ikasgelak, elkarteentzako lokalak, merkataritzarako guneak, lur azpiko aparkalekuak eta oinezkoentzako espazioak.