09:00etan gelditu dira, Gurutze Santuaren plazan. Hitzorduaren helburua da otsailaren 22ko probaren ibilbidea ezagutzea.
Otsailaren 22ko II. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa prestatzeko
kedada egin dute etzirako (igandea), 09:00etan Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Hitzorduaren helburua da lasterketaren ibilbidea ezagutzea, 14 kilometrokoa denera.
Otsailaren 22ko proba, nagusia, 10:00etan abiatuko da Lezoko plazatik. Jada beteta daude antolatzaileek prestatuta zituzten 350 plazak, baina izena emateko aukera badago
Kirolprobak plataformaren bitartez. Hori bai, 350ko mugatik aurrera izena emana dutenen partaidetza bajak betetzeko bakarrik izango da.
Lezo-Jaizkibelen barruan haurrentzako proba ere egingo dute. 10:15ean hasiko da hori, plazatik ere.