Irabazi Errenteriak norbanakoen atxikimenduak bilatuko ditu bihar
Iniziatiba politikoari bultzada emateko pertsonen bila irtengo da kalera, eta euren oinarri politikoak biltzen dituen manifestua sinatzeko aukera egongo da. Manifestua sinatzeak iniziatiba politikoan parte hartzeko eta kolaboratzeko "ateak irekiak" utziko dituela adierazi dute. Horrela, hiru mahai jarriko dituzte hiru auzotan.
- Erdialdea: Xabier Olaskoaga plaza (Niessen merkatalgunearen sarrera).
- Gabierrota-Fanderia: Zubia kafetegiaren aldamenean.
- Iztieta: Autobus geltokian.