Zabaldu dute oihala

Hiru hilabetez luzatuko da tailerra eta amaieran antzezkizuna egingo dute, ikasitakoa erakusteko. 44 lagunek eman dute izena eta bi talde osatu dituzte.

44 lagunek eman dute izena eta bi taldetan banatu dituzte

44 lagunek eman dute izena eta bi taldetan banatu dituzte

Atzo arratsean hasi zen antzerki tailerra Hondarribiko Kultur Etxean. Gazte batzuen ekimenez eta Kultura udal departamentuaren laguntzaz, hiru hilabetez egingo dute. Ekimenak ezusteko erantzuna izan zuen eta 44 lagunek eman zuten izena. Antolatzaileak eta Txomin Sagarzazu zinegotzia ados jarri zuten inor kanpoan geratu ez zedin, eta bi talde osatu dituzte, bat astelehenetan, eta bestea asteazkenetan, biak 19:00etatik 21:00etara. Atzo aurkezpena egin zuten, baina ez ziren denak agertu, komunikazio arazo batzuk medio. Atzo agertu ez zirenei telefonoz abisatuko zaie, eta hurrengo astean hasiko dira klaseak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.