Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak antolatuko ditu GED-k
Hondarribiko taldeak bilera irekia egingo du asteazken arratsaldean Zuloaga Etxean.
Gure Esku Dago-ren (GED) Hondarribiko taldeak herrian antolatuko dituen ekimenen berri emango du datorren astean. Asteazkenean izango da, arratseko zazpietan, Zuloaga Etxeko beheko solairuko aretoan. “Gure Esku Dago-k hurrengo asteetan Hondarribian burutu nahi dituen ekimenen kontraste bat egin nahi du herritarrekin. Erabakitzeko eskubidea gauzatzen laguntzeko prest dauden herritar guztiak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu”.