Bihar eta etzi izango d alokabideren postua Trintxerpeko Alkateordetzan.
Eusko Jaurlaritzaren Zabaldu zure etxea kanpaina bihar iritsiko da Pasaiara. Etxe bateko egongela erosoa irudikatzen duen postua bi egunez, bihar eta etzi, izango da Trintxerpeko Alkateordetzaren eraikinaren arkupetan. Kanpainaren helburua alokairura bideratzeko etxebizitza hutsak eskuratzea da. Alokabioderen bitartez, alokairu sozialera bideratzeko etxebizitza hutsak mobilizatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, herritar orok alokairuzko etxea eskuratzeko aukera izateaz gain, etxebizitza hutsen arazoari aurre egiteko. Kanpainak, Eusko Jaurlaritzaren bermea dauka eta hutsik dagoen etxebizitza bat duten jabeak animatu ditu Alokabidek, “Eusko Jaurlaritzaren bermearekin beraien etxebizitzak alokairuan jar ditzaten”.
Postua bisitatzeko ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da bi egunetan. Informazio gehiagorako berriz, 900 25 12 51 telefono zenbakira deitu edo
Alokabideren web orria bisita dezakete interesdunek.