Bigarren eskuko azoka hartuko du Saldisek larunbatean

Goizetik eguerdira bigarren eskuko azoka egingo dute etzi, larunbata, Karlos Saldise plazan. Besteak beste, oinetakoak, arropak, liburuak, diskoak edo jokoak eskuratu ahalko dituzte bertaratzen direnek. Giroa animatzeko herri dantzen tailerra izango da azokan bertan 11:30etik aurrera. Saltzeko aukera Postua jartzeko aukera dagoela jakinarazi dute udaletik eta horretarako interesdunek 943 52 46 50 telefono zenbakira deitu behar dute postua jartzeko baimena doan lortzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.