Larunbatean Itsas Etxean emango duten pelikula izan da Urrezko Globoetako irabazle nagusia

Hamabi urtetan grabaturiko pelikula da, urte bakoitzean bi astez. Protagonistaren bizitza haurtzarotik nerabezarora nola igarotzen den jasotzen du.

Filmeko fotograma bat

Filmeko fotograma bat

Film dramatiko, zuzendari (Richard Linklater) eta bigarren mailako aktorearen (Patricia Arquette) onenen Urrezko Globoak jaso ditu Boyhood filmak, larunbatean Itsas Etxean proiektatuko duten pelikulak. 20:00etan emango dute eta sarrerak 4 euro balio du. Herenegun egin zuten Urrezko Globoen gala Los Angelesen eta Boyhood izan da irabazle nagusia. Hala, Oscarretarako faboritoen zerrendan indarra hartu du Richard Linklaterren filmak. New Yorkeko Kritikoen Elkartearentzat ere, 2014 urteko filma onena izan zen. Proiektu esperimentala da Boyhood, Linklaterrek hamabi urtez grabaturikoa. Filmeko protagonista haurtzarotik nerabezarora nola igarotzen den kontatzen du. Sinopsia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.