Udalerriko eskaintza publikoari buruzko hitzaldia nabarmendu nahi izan dute Gamon, Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako zuzendariek. Batzarra 2012an eta 2013an jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, eta hastapeneko urratsez gain, hezkuntza publikoaren ibilbide guztia azalduko dizkiete. Reina aretoan da hitzordua, hilaren 22an, 18:00etatik aurrera.
Otsailaren 2tik 13ra izango da ikastetxe publikoetan matrikulatzeko epea, eta gaur, Errenteria-Oreretako zentroetako ordezkariek, Irune Balentziaga Hezkuntza zinegotziarekin batera, kanpainaren aurkezpena egin dute.

Osoro, Balentziaga, Etxebeste eta Ugalde
Horrela, udalerriko eskaintza publikoari buruzko hitzaldia nabarmendu nahi izan dute Gamon, Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako zuzendariek. Batzarra 2012an eta 2013an jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, eta hastapeneko urratsez gain, hezkuntza publikoaren ibilbide guztia azalduko dizkiete. Reina aretoan da hitzordua, hilaren 22an, 18:00etatik aurrera.
Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoen ezaugarriak zenbatu dituzte, banan-banan. “Euskalduna, irekia, anitza, inklusiboa eta progresista da. Maila handiko eskaintza dago”, azaldu du Bizaraingo Belen Ugaldek. Horrez gain, eskaintzen dituzten zerbitzuak ere gogorarazi dute, hala nola, goizetako haur txokoa, jangela, garraioa, eskolaz kanpoko ekintzak edota helduentzako liburutegia, besteak beste.
162 plaza
Nabarmendu dute eskaintza “zabala” dutela hiru ikastetxeek, eta ikaslea bera dela “protagonista”, bakoitzaren beharretara egokitzen direlako. Guztira 162 plaza eskaintzen dituzte, hemezortzi ikasleko hiruna linea dituztelako. Gainera, Balentziagak gogorarazi duenez, azken urteetan ikastetxe horietan “hobekuntza handiak” egin dituzte. Ezagutu nahi dituztenek atea irekiko egunak izango dituzte honako datetan:
- Bizarain: Hilaren 19tik 23ra, 17:00etatik 19:00etara, Beraungo eraikinean (Beraun Berri zenaren egoitzan).
- Koldo Mitxelena: Hilaren 26tik 29ra, 16:45etik aurrera, Markola edo Olibeteko eraikinak ezagutzeko. Biterikoa (Lehen Hezkuntza ikasten den tokia), hilaren 29an izango da, 16:45etik aurrera.
- Gamon: Hilaren 26tik 29ra, 16:30etik aurrera, 16:30etik aurrera. Horrez gain, aurkezpen bilera egingo dute hilaren 21ean, 16:30ean.