Txingudi ikastolako ikasleei garraio zerbitzua bermatzeko L1 zerbitzuak eskainitako ibilbidea luzatzea erabaki zuen udalak; aldaketa eragingo du erabakiak Bidasoa Ospitaleko geltokian.
Irunbus zerbitzua
Zaisatik Bidasoa Ospitalera doan L1 autobus zerbitzuaren ibilbidearen luzapena erabaki zuen Irungo Udalak iragan udan, Txingudi ikastolako ikasleei garraio zerbitzua bermatzeko helburuarekin. Izan ere,
Eusko Jaurlaritzak malgutasunez aplikatu izan ditu eskola garraiorako irizpideak orain arte, baina iragan ikasturtearen bukaeran iragarritakoa bete eta zerbitzurik gabe utzi zituen ikasleak.
Hori horrela, L1 zerbitzua luzatzea erabaki zuen Irungo Udalak eta ibilbidea Bidasoa Ospitalean bukatu beharrean, Txingudi ikastolan amaitzea aurreikusi zuen. Horren ondorioz, ospitaleko geltokia lekualdatu eta metro batzuk aurrerago kokatuko dutela jakinarazi du tokiko gobernuak, erdi-biribilgunearen altueran. Txinguditik Zaisarantz ateratzen diren autobusak ospitaleko erdi-biribilgunean buelta eman eta bidaiariak hartu ahal izango ditu era horretan.
Lanak hilabete barru bukatzea aurreikusi du udalak.