Preferenteko eta Lehen Mailako taldeek galdu egin zuten, eta Bigarren eta Hirugarren mailakoek berdindu. Hirugarren Mailan klubeko bi taldeen arteko derbia egon zen larunbatean Kasino Zaharrean.
Asteburuan hasi dira Gipuzkoako taldekako xake ligak eta Hondarribiko bost taldeek hala nola ekin diote lehiari. Lau mailetan ordezkariak ditu Marlaxkak, bana Preferente, Lehen eta Bigarren mailetan, eta bi talde Hirugarren Mailan. Orotara, hiru berdinketa eta bi porrot jaso dituzte lehen jardunaldian. “Hala ere, taula gainean ikusitako jokoarekin kontet agertu dira gure jokalariak eta datorren jardunaldiei begira baikor”, esan dute klubetik.
Preferenteko taldeak 1,5-2,5 galdu zuen etxean, Billabonako lehen taldearen kontra. Lau partidetatik bakarra irabazi zuten etxekoek, Andoni Orubek hain zuzen ere. Antonio Cruz-Lopezek berea berdindu zuten, eta Goio Uriartek eta Ramon Noguesek ezin izan zuten punturik lortu.

Granero eta Urangaren arteko partida
Hirugarren mailako bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten eta parra egin zuten. Berdinketa lortu zuen beste taldea Hondarribia C izan zen, Bigarren Mailan aritzen dena. Donostiako Gros G-ren kontra jokatu zuten eta aurkarien artean aurpegi ezaguna zegoen, Esteban Granero, futboleko Realeko jokalaria. Ander Urangaren parean eseri zen Granero, baita irabazi ere.
Hondarribia-Marlaxkako taldeen emaitzak
Gipuzkoako Preferente Maila
- Hondarribia Marlaxka A-Billabona A 1,5-2,5
Lehen Maila
- Elgoibar A-Hondarribia Marlaxka B 2,5-1,5
Bigarren Maila
- Hondarribia Marlaxka C-Gros G 2-2
Hirugarren Maila
- Hondarribia Marlaxka E-Gros D 2-2