Laguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintzak dira Oiartzunen erroldatua egotea, eta udal zergak egunera izatea. Gehienez, kostuaren %80 finantzatuko du udalak.
Otsailaren 27ra arte, eska daitezke Elorsoro kiroldegiko bazkide izateko diru laguntzak. Laguntza horiek udalak ematen ditu (gehienez kostuaren %80 bonifikatuko du), eta Elorsoro kiroldegiko sarreran aurkeztu behar dira eskaerak: hori egiteko ezinbesteko baldintza da Oiartzunen erroldatua egotea, eta udal zergak eguneratuta (ordainduta) izatea. Informazioa ere bertan eska daiteke.
Laguntzaren onuradunak honakoak izan daitezke:
- Aldundiak baloratutako ezintasunak dituztenak.
- Udal gizarte zerbitzuek proposatutakoak.
- Diru Sarrerak bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo Kotizatu Gabeko Pentsioaren onuradun direnak.
- Familia unitateek dituzten diru sarrerak ere kontuan hartuko dira diru laguntzak ematerakoan.
Laguntza jasoko dutenek bermatu behar dute urtean zehar kiroldegia erabiltzen dutela. Hala, banakako bonoa jasotzen dutenek behintzat 60 erabilera egin beharko dute, eta familia laguntza dutenek, berriz, 100 erabilera