Langabeentzako euskara ikastaro trinkoak doan eskaintzen jarraituko dute
Udal Euskaltegiak eta Xenpelar AEK-k langabeentzako euskara ikastaroak ematen jarraituko dute, euskaltegiek eta Irune Balentziako Euskara zinegotziak jakinarazi dutenez. Ikastaroan izena emateko epea astelehenean irekiko dute, hilaren 23ra arte. Udaletxeko Euskara Sailean (1. solairuan dago) eman behar da izena. Lanbidek ematen duen langabezia ziurtagiria (Darde izenekoa) aurkeztu beharko dute, eta eskolen %85era joatea bermatu beharko dute.