Eloy Telletxearen erakusketa inauguratuko dute Modottin
Eloy Telletxearen olio margoak eta zeramikak biltzen dituen erakusketa inauguratuko dute Modotti tailerrean hilaren 9an (ostirala), 19:00etan. Hilaren 31ra arte bisitatu daiteke erakusketa: lanegunetan 17:30etik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, egin dezake. Astelehenetan itxita dago Modotti.