Bidasoaren Biraren bosgarren etapa egingo du Urdaburuk hurrengo asteburuan
Nafarroan egingo dute txangoa, Lekarozetik Ordokira. Bidean, Legateko gailurretik eta Azpilikuetatik pasako dira. Ibilaldiak bost ordu eta erdi iraungo ditu. Bestalde, hilaren 15ean diapositiba emanaldia izango da euren egoitzan.
Urtarrilaren 17an egingo du irteera Errenteria-Oreretako mendizale elkarteak. Nafarroan egingo dute txangoa, Lekarozetik Ordokira. Bidean, Legateko gailurretik eta Azpilikuetatik pasako dira. Ibilaldiak bost ordu eta erdi iraungo ditu.
Gamon Zumardiko autobus geltokitik irtengo dira, 07:30ean. Izena emateko, Urdabururen egoitzatik (Juan Olazabal kalea, 23) pasatu beharko da astearte edo ostegunea, 19:30etik 21:30era. Telefonoz ere dei daiteke, egun eta ordu berean.
Bestalde, diapositiba emanaldia egingo dute hilaren 15ean, mendizale elkartearen egoitzan. Bost egun Pirinioetan du izena emanaldiak, eta argazkiak Tibur Alzualderenak dira. 20:00etan hasiko da.