Abaraxka Ibiltariak indarrez hasiko du urtea
Bihar egingo dute lehen jarduera, Errenteria-Oreretako Fanderiara bizikleta martxa.
Abaraxka Ibiltaria, Abaraxka Udal Ludotekaren larunbatetako eskaintza, indarrez hasi da urtea lantzen. Horren erakusle da jada erabakita duela zer egingo duen urtarrileko larunbat guztietan. Lehen ekintza bihar (larunbata) egingo dute: Elorsoro kiroldegitik abiatuta, 16:30ean, Fanderiara bizikleta martxa egingo dute.
Berez, 6-12 adion tartekoentzako ekintzak antolatzen dituzte Abaraxka Ibiltariaren barruan, baina tarteka familia guztiarentzako jarduerak ere prestatzen dituzte. Horrela, biharkoaren ondotik, hona hurrengo larunbatetarako programazioa:
Hilaren 17an, 16:30ean, Abaraxka ludotekan, Oiartzun Irratiko kideekin irratsaioa.
Hilaren 24an, 16:30ean, Doneztebe plazan, bigarren eskuko azoka.
Hilaren 31n, 11:00etan, Ergoiengo Soinuenean, Ihoteen dantzen ikastaroa.