Bihar hasiko da TAO txartela berritzeko kanpaina

Orain arte txartela izan duten bizilagunei eta bankuan helbideratu dutenei automatikoki berrituko zaie hilaren 23an; 33,60 euroko prezioa izango du txartelak.

2015eko TAO txartelak berritzeari ekingo dio Irungo Udalak bihartik aurrera, Mugikortasun departamentuak jakitera eman duenez. 33,60 euroan finkatu dute aurtengo prezioa eta ordainagiria bankuan helbideratu duten bizilagunei automatikoki berrituko die udalak, hilaren 23an kobratuta. Ordainagiria bankuko kontu korrontean helbideratu ez dutenek aldiz, gutun bat jasoko dute etxean. Irun Txartelaren bidez ere egin daitekeela gogora ekarri du tokiko gobernuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.