'Osasuntsu Bizi' hitzaldi zikloa abiaraziko dute gaur zortzi
Pages farmaziako ordezkari batek emango du lehen hitzaldia, Xenpelar Etxean, eta etxeko botikinean zer eduki behar den azalduko dute. Horrez gain, iraungituta dauden sendagaiekin zer egin edo zatitu edo murtxikatu behar diren sendagaien buruzko azalpenak emango dituzte.
- Otsailak 9: Bizimodu osasuntsua izateko aholkuak: zer da dieta orekatua, jarduera fisikoa, tabakoa, alkohola eta drogak ekidin. Iturbe farmaziaren eskutik (euskaraz).
- Martxoak 9: Haurtzaroari buruzko galdera ohikoenak: elikadura, zorriak… Irigoyen farmaziaren eskutik (euskaraz). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
- Apirilak 13:Gaixotasun kronikoeetan aholku dietetikoak: diabetesa, hiertentsioa, hiperkolesterolemia… Cobreros farmaziaren eskutik (gazteleraz).