Jostailuak oparitu dituztenei eskerrak eman dizkiete sozialistek
Irri bat oparitu lelopean jostailu berrien bilketa egin dute Errenteriako PSE-EEk eta Gazte Sozialistek, Gabonetan zehar.
Irri bat oparitu lelopean jostailu berrien bilketa egin dute Errenteriako PSE-EEk eta Gazte Sozialistek, Gabonetan zehar. Hirugarren ekitaldia “arrakasta biribila” izan dela adierazi dute antolatzaileek. Horrela, Herriko Etxean jaso dituzten jostailu guztiak Gurutze Gorrira bideratuko dituzte, beharrak dituzten umeen artean banatzeko.
Sozialistek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten guztiei: “Beste behin, ikusi dugu afiliatuak eta herritarrak solidarioak eta eskuzabalak direla beharra dutenekin”. Antzeko beste iniziatiba batzuk egingo dituztela iragarri dute.