Zazpiak eta laurdenetan helduko dira errege magoak kai zaharrera, barkuz. Aurretik, 17:45ean abiatuko da laguntzaileen desfilea Mendelutik, eta ondoren erregeak batuko zaizkio, kalez kale desfilea egiteko. Amaieran, Jaiotza Biziduna antzeztuko dute Gernikako Arbolan.
Itsasoaren egoeraren arabera, 19:15ak aldera bukatuko da errege magoen itsas zeharkaldia. Ordu horretan gutxi gorabehera iritsiko dira Hondarribiko kai zaharrera. Atzo, haien postaria aritu zen kalez kale herriko gutunak jasotzen eta gaur erregeak beraiek izango dira Hondarribian desfilatuko dutenak.
Aurretik, 17:45ean abiatuko da laguntzaileen taldea, Mendelutik. Ordu erdi geroago Amutera iritsiko da eta handik Portura zuzenduko dira, erret itsas ontziaren porturatzerako. Ohi bezala, ontziralekutik Hermandadera joango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta bertatik zuzenduko zaizkie hondarribiarrei. Lehenengo goxokiak Hermandadeko leihotik botako dituzte, baina gainontzekoak eskutan banatuko dituzte, desfilean zehar.
- Desfilearen ibilbidea: Matxin Artzu, San Pedro, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri eta Gernikako Arbola; bertan Jaiotza Bizidunaren antzezkizuna egingo da.
Hondarribiko adinekoez ez dira ahaztuko erregeak, eta antzezkizunaren ondoren San Gabriel egoitzara bisita egingo dute, Kale Nagusitik igo eta Arma Plazatik igaro eta gero.