Euskal presoak hurbiltzeko ekitaldi erraldoia egingo dute hilaren 10ean Bilbon. Hondarribitik bertara autobusez joan nahi dutenek ostegunera arte eman dezakete izena.
Bilbon
Euskal presoak Euskal Herrira ahora, now, maintenant, orain! lelopean larunbatean 17:30ean abiatuko den den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Hondarribiko Sare taldeak. 15:00etan abiatuko dira Miramarreko geltokitik, baina goizez joaten direnek ere aukera izan dezakete autobusez joateko. “Goizean joateko ere autobusa jarriko da horretarako 40 lagunek gutxienez izena emanez gero. Goizeko 10.00etan aterako litzateke autobus hori leku beretik”, azaldu du Sarek.
Izena emateko azken eguna osteguna da, hilaren 8a. Goizeko autobusean joan nahi dutenek kontakturako telefono bat utzi behar dute, “aterako ez balitz abisua pasa ahal izateko”.
Izena eman nahi duenak Muara elkartean egin dezake. Bestela, 639 50 47 27 telefono zenbakira deitu, edo mezu bat bidali dezake (SMS zein WhatsApp bidez), edo posta elektronikoz
idatzi.