Inaugurazioa hilaren 9an egingo dute, 19:00etan.
Telletxearen lanetako bat
Hondarribiko Modotti tailerrak (Kale Nagusia, 24) Eloy Telletxearen olio margoak eta zeramikak erakutsiko ditu urtarrilan. Dagoeneko bisitatu daiteke baina hilaren 9an egingo dute erakusketaren inaugurazio ekitaldia, artista bertan izango delarik. 19:00etan hasiko da.
Erakusketa bisitatu nahi duenak lanegunetan 17:30etik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, egin dezake. Astelehenetan itxita dago Modotti.