Hondarribiko Gazte Xaiaren zine forumeko kideek hamar film hautatu dituzte eta horien artean bozketa abiatu dute. Lau pelikula bozkatuenekin zikloa osatuko du Ikusmirak.

‘La Haine’, bozkatu daitekeen filmetako bat
Ikusmirak bozketa abiatu du, eta zine zaleen pelikula faboritoak bildu nahi dituzte. Hasiera batean hamar pelikula adostu dituzte, eta horien artean zabaldu dute
bozketa: Lau bozkatuenak Ikusmirako ziklo bat osatuko dute”. Bozka ematen dutenen artean “kalitatezko 50 pelikula” ituen 32 Gb-eko pen drive bat zozkatuko dute.
Ostiralero antolatzen dute Ikusmira zine foruma Puntaleko eskola zaharrean, 22:00etan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldi irekia da, eta zine zale guztiak gonbidatzen dituzte bertaratzeko: “Ikusmiran lanean gabiltza zinema onena pantaila handian eskaintzeko eta gure proposamena lan hau zurekin batera egitea da, zinema publiko, doako eta parte hartzailea aldarrikatzeko”.
Ikusmirari buruz eta Gazte Xaiak antolatzen dituen ekintzei buruz gehiago jakin nahi duenak,
gaztexaia.tk webgunea jarrai dezake.