"Seme-alaben etorkizunaren alde" kalera ateratzea eskatu du Duintasunak
Hilaren 5a izango da hileko astelehena, eta ohi bezala, Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, beste hainbat eragilerekin batera, manifestazioa deitu dute. Herriko Plazatik irtengo da, 11:00etan.

Horrela, “bipartidismoa” pentsioen funtsa “husten” ari dela salatu dute, “euro bakar bat ere” itzuli gabe. Horrela, pentsiodunei zein euren seme-alabei “etorkizun beltza” utziko dietela gaitzetsi dute. “Borrokatzea” beste irtenbiderik ez dutela adierazi dute, baita datozen hauteskundeetan “adi egotea” ere. Gainera, pentsioak 1.000 eurotik gorakoak izatea eskatu dute, eta gizarte zerbitzuetan zein menpekotasunean murrizketarik ez egiteko galdegin dute.