Gabonak ospatzeko jaialdia antolatu dute Tunk aretoan laugarren urtez segidan. Hilaren 10erako finkatu dute festibalaren hitzordua.
Obus taldeko kideak
Gabonak ospatzeko eta urte berriari ongietorria emateko xedearekin, IV. Gabonak in Hell Fest izenpeko jaialdia antolatu dute Tunk aretoan hilaren 10erako larunbatarekin. Obus musika talde mitikoa da kartel-burua, eta horrez gain, Izu Nauk, Rozz, Space Octopus, Ethos eta Everlevel taldeak ariko dira oholtza gainean. 19:30ean irekiko dituzte aretoko ateak.
Hala, sarrerak internet bidez lortzeko interesa duten lagunak
bertan sar daitezke. Bestela ere, Irungo Valhalla Tattoo dendan, Errenteria-Oreretako Touring tabernan, eta Donostiako La Kabañan, Minuto y Medion eta Donostirocken eskura daitezke, 16 euroan aldez aurretik eta 20 euroan egunean bertan.