Abenduaren 18an egindako plenoan, PSE-EEk, EAJk eta PPk Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko araudiaren aldaketa proposamena ez onartzea kritikatu du EH Bilduk.
Abenduaren 18an egindako plenoan, PSE-EEk, EAJk eta PPk Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko araudiaren aldaketa proposamena ez onartzea kritikatu du EH Bilduk.
Horrela, hiru alderdi horiek kontrako botoaren zergatiak azaltzeko gai ez zirela izan uste dute. “Harridura” sortu diote bi gauzek koalizioari. “Badirudi”, iritzi du EH Bilduk, “berekin dakarrela hauteskundeak gertu ditugunean EH Bilduk eta Ezker Anitzak osatzen duten gobernu taldea politikoki zigortzea”. Hori lehenengoa, eta bigarrena proposamena gai formalei buruzkoa izatea.
Euren ustez, “larriena” herritarren parte hartzeari egindako “kaltea” da: “Herritarrak ikusten ari dira alderdi politiko batzuek, inolako motibaziorik edo arrazoirik gabe, atzera botatzen dituztela guztiz logikoak eta zentzuzkoak diruditen proposamen batzuk”. Horrelako erabakiek parte hartzen duten herritarrei “kalte” egiten diela uste dute, baita politikari berari ere, “horrelako gauzak jendeak politika baztertzeko eta urruntzeko arrazoiak izaten baitira”.
Parte hartzea, “itxura”
EH Bilduk herritarren parte hartzearen alde lanean jarraituko duela iragarri du. “Beharrezkoa da herritarrek parte hartzea elementu zentral gisa hartzea, hain zuzen ere bizitza politikoa normalizatu eta hobetzeko”, gaineratu dute. Udal hauteskundeak hurbil daudela eta, adierazi dute “talde guztiek errepikatzen dituzte, mantra gisa, herritarrek parte hartzearen bertuteak eta onurak”. EH Bilduren ustez, “itxura hutsa, eslogan bat” da.
Lau urtean behin bozkatzea nahikoa ez da koalizio ezkertiar eta soberanistarentzat, eta “bestelako osagarri foroen laguntzarekin batera etortzea, non bertan politika gauzatu ahal den”. Herritarrak jardun publikoan partaide izaten jarrai dezaten konprometitu da EH Bildu.