Herriko eragile ugarik hartuko dute parte Erregeen kabalgatan
18:00etan irtengo dira Tulle kaletik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI kaleak zein Nafarroa etorbidea eta Gamon Zumardia pasako dituzte. 19:00etan iritsiko da udaletxe parera. Harrera, baina, Merkatuzarren izango da.
Astelehenean iritsiko dira Erregeak opariak banatzera, baina lehenago kabalgata egingo dute herriko kaleetan zehar. Udaleko Gazteria Sailarekin batera, honako honako elkarteek hartu dute parte desfilearen antolaketan: Telleri eta Gurutzearen Alaba ikastetxeetako guraso elkarteek, Eureka Dantza Taldeak, Jaitoki Furius elkarteak, Udaltzaingoak eta DYAko zein Babes Zibileko boluntarioak.
18:00etan irtengo dira Tulle kaletik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI kaleak zein Nafarroa etorbidea eta Gamon Zumardia pasako dituzte. 19:00etan iritsiko da udaletxe parera. Harrera, baina, Merkatuzarren izango da.
Tona erdi goxoki
Babes Zibileko boluntarioek irekiko dute desfilea. Ondoren, Udal Musika Bandako kideak eta jaiotza izango dira, baserritarrez jantzitako haurrekin eta musika eskolako trikitilariekin batera. Ondoren, Erregeen Postariaren karroza, eta azkenik, hiru erregeen karrozak joango dira, suziak eramaten dituzten hogeina lagunekin. Atzetik, DYAko boluntarioak joango dira. Guztira 150 lagunek hartuko dute parte segizioan.
510 kilo goxoki eta txokolatezko 7.000 txanpon banatuko dituzte, zeliakoentzako egokiak direnak. Errege papera jubilatuen elkarteetako hiru kidek jokatuko dute, eta euskaraz zein gazteleraz ariko dira eskaria egitera joango diren umeekin.