Elikagaien Bankuari eta Caritaseri ematen dien laguntza handitu du Hondarribiko Udalak
Bi erakundeek urte amaitzeko laguntza beharko zutela adierazi zioten udalari.
Hondarribiko Udalak 6.000 euroko laguntza gehigarria eman die Elikagaien Bankuari eta Caritasi, bere eguneroko lanean jarrai dezaten laguntzeko. Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Maite Pelaezek argitu duenez, bi erakundeak laguntza eske joan zitzaizkien: “Udalarekin kontaktuan jarri ziren, beraien lanerako, eta bereziki urtea amaitzeko, laguntza behar izango zutela, eta zentzu horretan hartu genuen erabakia”.
Udazkenetik, Hondarribiko Caritasek egoitza berria du, Molla ibilbidean, Puntaleko eskola zaharrean.
Elikagaien Bankuak, aldiz, bi egoitza ditu Gipuzkoan, horietako bat Oiartzungo Ugaldetxo industria gunean. Hondarribian, Caritas eta Nagusilan elkarteen bidez egiten dira Elikagaien Bankuko banaketak.