
Olinpiadak TB kateak, Hondarribiko Herri Olinpiadetarako propio sorturiko telebistak, lehen jardunaldiko bideoa jarri du sarean. Hilaren 13an egingo dute bigarren jardunaldia eta Olinpiadak TBko kideek 19-20ko asteburuan igo nahi dute sarera jardunaldi horren gaineko ikus-entzunezko laburpena. http://youtu.be/lUH7tpfUoxM

Hondarribiko Herri Olinpiadetako lehen jardunaldiko erorketa onenekin gozatu nahi duenak aukera badu, bideo bat igo baitute Internetera.