Arratsaldeko laurak pasata iritsi da lastargia benta zaharrera eta 36 taldeetako ordezkarien babesarekin Arrantzale auzorainoko bidea egin du. Iazko irabazleek piztu dute pebeteroa, Usain Boltiyeruan Semiak taldeak. 500 lagunetik gora hartu dute parte garai berriko bigarren olinpiadetako lehen jardunaldian.
Aurtengo olinpiadetako partaideak, taldeen aurkezpen ekitaldia eta gero
36 talde, 500dik gora partaide, eta 10eko antolakuntza. Markak hausteko asmoarekin hasi ziren garai berriko Hondarribiko II. Herrri Olinpiadak antolatzen, baina aurreikuspen guztiak txiki utzi dituzte. Iazko talde kopurua ia bikoiztu dute aurten, eta partaideak ia hirukoiztu.
Taldeko argazkian antzeman daitekeen bezala, sekulako giroa izan da gaur arratsaldean Arrantzale auzoan eta San Pedro kalean, hurrenez hurren, taldeen aurkezpen ekitaldia eta herri kiroletako probak jaso dituzten lekuak. Probak bukatuta, eta merezitako dutxa hartu ondoren, trikipoteorako prestatu dira kirolariak.
Herri kirolak egin dituzte gaur
Astelehenetik aurrera lehen jardunaldiko informazio guztia argitaratuko du HITZAk olinpiadetako atal berezian: irudi galeriak, bideoak, taldeen argazki ofiziala, lehen jardunaldiko sailkapena… Aurrerapen bezala esan Hok Ezpattuk taldeak irabazi duela lehen proba puntuagarria, logo lehiaketa, baina kronika serioan irakurtzeko aukera izango denez, batzorde olinpikoa hasi da aurtengo jokoetako lehen erreklamazioa aztertzen.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.