Datozen egunetan ere, Euskararen Egunaren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte. Beheko loturetan ikus daitezke horiek.
Euskararen Egunaren barruko ekitaldiak hasi dira Irunen. Horien artean, gaur, goizean EKT-tik abiatuta Irundik martxa egin dute, ondoren AEK-k antolatua Literatur beila, Irungo Atsegiñan haurrentzako marrazketa tailerra, eta ondoren, EKTn eta Betti Gottiren eskutik, kantu bazkaria (bertakoak dira irudiak). Bazkari horretan hamarnaka lagun bildu dira, eguraldi eskasak elkartearen barruan gelditzeko ematen zuen aitzakiarekin, denek euskara ezpainetan.
Datozen egunetarako ere badaude ekitaldiak. Beheko loturetan ikus daitezke.