Presoen eskubideen aldeko egitura ezagutarazi dute Kultur Etxean. Hurrengo ostiralean kafe-tertulia irekia egingo dute Banako tabernan eta hamabostero elkartuko dira.
Kultur etxean egin zuten atzo Sareren aurkezpena
Kultur Etxeko areto nagusiko aulki guztiak bete zituzten atzo arratsean presoen eskubideen aldeko Sareren Hondarribiko aurkezpenerako. Egitura berriaren helburuez gain, herriko bi preso politikoen egoera azaltzen duen bideo bat ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek, ordubete inguruz luzatu zen ekitaldian.
Alfonso Sastrek idatzitako testu bat irakurri zuen bere semeak eta Iñaki Lasagabaster abokatuaren hitzetan, dispertsioak nazioarteko tratatuak eta Espainiako Konstituzioa bere urratzen dituela entzun zen. Ekitaldia bukatzeko, Sareren egitura nazionaleko kide diren Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Justizia sailburu izandakoak egiten ari diren lana azaldu zuten, eta hondarribiarren zalantzak argitu zituzten.
Abenduaren 5ean izango da Sareren hurrengo hitzordua herrian. Izan ere, hamabostero elkartzen dira kafe-tertulia egiteko Banako tabernan, ostiraletan, seietan. Bertara hurbiltzen direnei taldeari buruzko informazioa ematen diete, eta presoen eskubideen inguruan eztabaidatzen dute. Atzo azaldu dutenez, Sareren helburua da sentsibilite ahalik eta desberdinena duten pertsonek parte hartzea tertulietan.
-
-
Kultur Etxea bete zen aurkezpenean
-
-
Azaroan aurkeztu zuten Sare herrian
-
-
Kultur Etxeko aurkezpeneko une bat