Arratseko zortzietan irekiko dute bihar (ostirala), Psilocybeneako lehiatila. Ordu horretan jarriko dira salgai Willis Drummond taldearen azken kontzerturako sarrerak. Ordu eta erdi geroago ateak zabalduko dituzte eta 22:00etan hasiko da musika, Ziburuko Mahumak taldearen saioarekin. Willis Drummondeko lehen bateriaren taldea da Mahumak.
23:30ean igoko da taulara Baionako taldea. Willis Drummondek
A ala B Tour-ra bukatuko du Psilocybenean eta ondoren atseden luzea hartuko dute. Jurgi Ekiza gitarrista eta ahotsak
HITZAri eskainitako elkarrizketan onartu du ez dakitela etorkizunean zer gertatuko den, baina Hondarribiko kontzertua “biziki emozionantea” izango dela.
Ikusmin handia piztu du baionarren azken kontzertuak.
HITZAk bi sarrera ditu harpidedunen artean zozkatzeko eta jende asko ari da parte hartzen. Gainera, Psilocybenean 200 lagunentzako tokia baino ez dago eta ziur 20:00ak baino lehen ilarak sortuko direla.
Kontzertura joaterik ez dutenentzat, eta joaten direnentzat ere, ondoren festa egingo dute Irungo Lakaxita Gaztetxean. Willis Drommondekoek aurreratu dute DJak izango direla Lakaxitan, “azken konzertu hori azken jaia bat izan dadila” .