Euskarazko azpitituludun zinea itzuliko da, oraingoan Kultur Etxera
Fenix 11 23 filma proiektatuko dute gaur Kultur Etxean, 20:00etan, 14 urteko gazte katalan baten istorio erreala kontatzen du; gau batean 30 guardia zibil joan zitzaizkion etxera, supermerkatu kate bati katalanezko etiketak eskatzeagatik terrorismoa leporatuta.
Eric Betram gazteari gertatutakoa kontatzen du filmak
Fenix 11 23 filma proiektatuko dute gaur Kultur Etxean (Denda kalea, 18), 20:00etan, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Filmazpit programaren barruko proiekzioa da. Zineuskadik finantzatutako programa da, Donostia Kulturak kudeatuta, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren, Euskal Filmotekaren eta Tabakalerarekin lankidetzarekin.
Joel Joanek eta Sergi Larak zuzendutako filma da, eta 2004an Kataluniako gazte bati gertatutako egiazko istorioa kontatzen du. 14 urte zituela, Eric Betranek Harry Poter eta Fenix Ordena filmean oinarritutako web bat sortu zuen katalana babesteko. Gau batean hogeita hamar guardia zibil bere etxean sartu ziren eta terrorista informatikoa zela leporatu zioten, supermerkatu kate bati posta elektronikoz etiketak katalanez agertzeko esktu izanagatik.
Duela bi urte hasi zen Hondarribiko Udala Filmazpit programako filmak proiektatzen. Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziak onartu duenez, hasieran ez zuen esperotako erantzuna jaso, baina formatua aldatuta apustua berretsi dute: “Egia da kosta zitzaigula martxan jartzea, eta programa publiko zabalari zuzendua ez dagoenez, ez genituela nahi genituen emaitzak lortu. Bigarren aldia da euskarazko azpitituluak dituzten filmen aldeko apustu egiten dugula, eta oraingoan bultzada handiagoa eman nahi diogu, eta jende gehiagorengana iritsi”.
Kultur Etxean izango dira Filmazpit programako proiekzioak, gaurkoarekin hasita. Eta doan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.