Auzoko hirigintza antolakuntzari buruzko informazioa helarazi zien udalak Lartzabalgo bizilagunei
Jon Txasko Trafiko delegatua eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia izan ziren bertan, urbanizazioaren lehenengo fasearen gaineko azalpenak ematen.
Jon Txasko Trafiko delegatua eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia izan ziren bertan, urbanizazioaren lehenengo fasearen gaineko azalpenak ematen. Lehenengo fase horretan autobus linearen eta geltoki berriaren xehetasunak eman zituzten, 30 bizilagunen aurrean.
Bi norabideetan geltoki eta markesina berri bana jarri dituzte. Orain arte ezin autobusek ezin zuten biribilgunea pasa eta gelditu. Orain hortik igaro eta geldituko dira linea hauek: Oiartzundik Donostiara doan E02, Oiartzun, Errenteria eta Donostia lotzen dituen E72, Oiartzundik Ibaeta eta Amarara doan E04, Irundik Donostiara doan E26 eta Hondarribitik Donostiara iristen diren E20, E27 eta E77.
Horrez gain, Gabierrota eta Lartzabal bera lotuko dituen bidegorriaren berri eman zieten.