Ardo dastatze tailerra antolatu dute Mintzagun ekimenaren barruan
Euskaltegietako ikasleei begira antolatu duten tailerra zabalik dago interesa izan dezaketen herritar guztientzat
Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek euskara erabiltzeko dituzten aukerak areagotzeko, ardo dastatze tailerra antolatu dute Mintzagun ekimenaren barruan.Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta eskualde hotako euskaltegiek antolatu dute tailerra elkarlanean hilaren 27rako.
gaiarekiko interesa duen edozein herritarrek parte hartu dezakela tailerrean azaldu du amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Garapen agentziako lehendakariak, “ikasleek zein edozein herritarrek har dezake parte eta doakoa da”.
Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxeak hartuko du tailerra 18:00etatik 19:30era, eta ardo dastatzea behar bezala egiteko oinarrizko nozio eta pausoak azalduko ditu Mikel Salvador adituak.
Sarrera doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako Errenteriako Udal Euskaltegira joan beharko dute edo 943 44 96 80 telefono zenbakira deitu dezakete.