Errehabilitazio proiektua diseinatzeko eskaria egingo duela adierazi du Madrilek; San Migeleko bizilagunek eta Irungo Udalak eraikina atontzeko eskaria hainbat aldiz egingo diote Espainiako Gobernuari.
Euskararen Egunerako finkatu du Sareuskak hitzordua, Estitxu Fernandezen gidaritzapean. Hego Lapurdiko Elkargoak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bidasoa Mugaz Gaindiko Partzuergoak osatzen dute sarea.
Igande honetan, hilak 23, euskal abestien zaleek galdu ezinezko zita dute Hondarribiko Damarri plazatxoan, Zumardiaren parean, 12:00etan hasiko den Kalean Kantuz egitasmoko saioan. Ohi bezala, inguratzen direnei abestuko diren kanten letrak dituzten orriak banatuko zaizkie. Saioa amaituta, bazkaria egingo dute Klink Elkartean.
Herritar guztiak deitu dituzte bihar espetxe aurrean egingo duten elkarretaratzearekin bat egitera.
Irungo alkatea alardeaz mintzatu da gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta.
Txiste grafikoen lehiaketako sari banaketa egingo dute larunbatean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 12:30ean.
Euskal Herri osoan 12.000 saski saldu dira, 151.000 euro bideratuz Nafarroako Erriberako euskalgintzara.
Bideoforuma egingo dute Abaraxkan. Bihartik 28ra Haurtzaroko ikasleen muralak jarrita egongo dira udaletxean. A25ean, elkarretaratzea plazan.
Alderdi guztiek, EH Bilduk ezik, aurrera egin dute Zuloaga Etxea handitzeko mahai gainean jarritako proposamenarekin.
Dei Gaztelumendi oiartzuarraren erakusketaz gain, mahai jokoak, Magic torneoa, bideojoko lehiaketa, komigintzan hasteko tailerrak eta beste hainbat jarduera izango dira Irunen.
Aurrekontu proposamenaren aurrean "arduraz" jokatzeko eskatu die oposizioko alderdiei.
Oarsoaldeako Euskara Zerbitzuak, Pasaiako eta Errenteria-Oreretako udal euskaltegiekin eta AEkrekin elkarlanean, antolatu dute dastatzea. Datorren ostegunean, hilaren 27an, izango da, 18:00etatik aurrera. Parte hartzeko mezu bat bidali beharko dute interesdunek Errenteriako Udal Euskaltegiaren helbide elektronikora, hilaren 25a baino lehen.
Gaur proiektatuko dituzte lehiaketarako azken film laburrak; bihar arratsean jakinaraziko dituzte irabazleak.
17:30etik 19:30era, jostaili horiek probatzeko aukera izango dute. 3 urtetik gor dauzkaten gurasoentzako zuzenduta dago jarduera.