Txanpa Akordeoi Orkestrako kide izandakoen bazkaria, hilaren 22an
Hamahiru urteko bizitza izan zuen Txanpa orkestrak, 1987tik 2000ra.
Txanpa Akordei Orkestrako kide izandakoek elkarrekin bazkalduko dute hilaren 22an Irungo Usategieta erretegian. Carlos Iturralderen akordeoi eskola eta Mendelu auzoko Txanpa elkartea ados jarri zirenean jaio zen Txanpa Akordeoi Orkestra, 1987an. Hamahiru urtez jardun zuten eta hamalau bete dira elkarrekin jotzeari utzi ziotenetik. Horregatik bazkaria antolatzea erabaki dute eta garai bateko pasadizuak gogoratuko dituzte hilaren 22an.
Txanpa 2000 urtean desagertu zen, baina kide batzuk musikari lotuta jarraitu dute, horien artean Miren Iñarga irundarra, ekainetik Musikeneko zuzendari denak.