Tokiko gobernu batzarra egingo dute astelehenean
Gobernu batzar aretoan bilduko dira astelehenean 9:30etik aurrera udal ordezkariak tokiko gobernu batzarra egiteko. Besteak beste, Gaxuxa emakume elkarteari dagokion diru laguntza arautzen duen hitzarmena onartzeko proposamena landuko dute, eta baita etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamenak.