Iruñeko THC taldea desegin eta talde berria sortu dute bertako bost kideek: Alicia Arguiñano (ahotsa, perkusioa, programazioak), Koki Gomez (saxoak, flauta), Ulrich Calvo (gitarrak), Mark Barnes (baxu elektrikoa) eta Dani Ariasek (bateria) osatzen dute taldea. House-funka eta jazz elektronikoa da euren errepertorioaren oinarria. “Jaia ziurtatuta” egongo da 23:00etatik aurrera. Doan izango da kontzertua.
Miss Undergroove