Genero Onaren Jaialdia antolatu dute Lakaxitan etzirako
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna iristear dela eta, jaialdia antolatu dute Lakaxita gaztetxean, 19:00etan abiatuta. Hitzaldia, afaria eta musika izango dira jardunaldiaren ardatza.
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean. Horren inguruan, ekitaldiak eta jardunaldiak antolatzen ari dira han-hemenka. Lakaxita gaztetxeak ere bat egingo du borroka egunarekin eta lehenik eta behin, Genero Onaren Jaialdia antolatu du etzirako larunbatarekin, 19:00etan hasita.
Hala, Oihana Etxebarrietak hitzaldia eskainiko Harreman afektibo sexualak espetxean, askatasun (g)une? izenburupean. Horren ondoren, eztabaida izango da Etxebarrieta eta parte hartzaileen artean.
20:30ak aldera gaztetxeko kideek afaria eskainiko diete bertaratzen diren lagunei era 22:00etan aldiz, On musika taldeak kontzertua emango du lehen aldiz Irunen. Horren ondoren, Dj Grubek musika jartzeko ardura izango du.