Auzo bakoitzak erabakiko du batzarrean zertan inbertitu dirua datorren urteko aurrekontuan, teknikarien bideragarritasun planak kontuan hartuta.
Datorren urtean auzoetan egingo diren inbertsioak erabakitzeko batzarrak egingo ditu udalak. Uda aurretik auzo bakoitzak zituen beharrak jaso zituzten gobernu taldea osatzen duten zinegotziek, eta orain, teknikarien bideragarritasun planekin itzuliko dira auzoetara. Horrenbestez, 160.000 euro zertan inbertitu erabakiko dute oiartzuarrek auzoak hobetzeko, 20.000 euro auzoko. Auzo bakoitzean erabakiko dela zein egitasmo gauzatuko diren esan dute udaletik, eta erabaki horiek lotesleak izango direla gaineratu dute: “Auzotarrek erabakitzen dutena errespetatuko du udalak”.
Joan den uztailean auzo batzarretan jasotako beste zenbait eskaera ere gauzatuko dituela udalak jakinarazi dute, “estrategikotzat jo ditugulako”, zehaztu dute.
Auzo batzarren egutegia:
- Altzibar: Hilak 28 ostirala, 19:30ean eskoletan.
- Arragua: Hilak 27, osteguna, 19:30ean Aldeguna elkartean.
- Elizalde: Hilak 27, osteguna, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.
- Ergoien: Hilak 26, asteazkena, 20:30ean Auzokalte elkartean.
- Gurutze: Hilak 20, osteguna 19:30ean Bizardia elkartean.
- Iturriotz: Hilak 19 asteazkena, 19:30ean auzoko lokalean.
- Karrika: Hilak 19, asteazkena, 20:00etan Artaso elkartean.
- Ugaldetxo: Hilak 20, osteguna, 19:00etan Atamitxen.