Amurrion jokatu da gazteen Super Kopako lehen proba eta hondarribiarra nagusi izan da bere pisuan.
Yarza, Amurrioko podioan
Lidia Yarzak, Ama Guadalupekoa Judo Taldeko judokak urrezko domina lortu zuen larunbatean Amurrio (Araba), gazteen Espainiako Super Kopa txapelketako lehen proban. Emaitza horrekin, 21 urtez azpiko sailkapeneko buruan hasi du denboraldia, 78 kilotik gorako pisuan. Hiru aldiz borrokatu zen hondarribiarra eta hiru borrokak
ippon bidez irabazi zituen.
Orotara, 150 kirolari elkartu ziren Amurrioko XXI. Nazioarteko Judo Txapelketan, gehienak Espainiako Estatukoak, baina baziren Frantziakoak ere. Amurrion, herriko ordezkari bakarra izan zen Yarza.