Hondarribiko Bildu, Kataluniarekin
Ara es l’hora. Erabakitze eskubidearen alde leloarekin, Hondarribiko EH Bilduk Kataluniako galdeketaren aldeko elkarretaratzea burutu zuen atzo, igandez, San Pedro kalean. 60 pertsona batu ziren ekitaldira eta Katalunian egindako galdeketari babesa agertzeaz gain, herri guztien erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten.