Gitarra eta autodefentsa ikastaroak antolatu ditu Saindua gaztelekuak
Gitarrarako izena emateko azken eguna larunbata da; autodefentsa ikastarorako hilaren 19an itxiko dute epea.
Saindua Udal Gaztelekuak gitarra eta autodefentsa ikastaroak egingo ditu azaro-abenduan, 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat. Gazte Informazio Bulegoan (iGazte) eman behar da izena, Jabier Ugarte kalean. Gitarra ikastarorako azken eguna aste honetako larunbata da, hilak 15; autodefentsa ikastarorako 19an itxiko dute epea, datorren asteazkenean.
Plaza mugatuak dira. Gitarra ikastarorako sei plaza baino ez daude. Hilaren 19an hasiko da ikastaroa eta abenduaren 18an bukatu. Asteazkenetan eta ostegunetan egingo dute gitarra ikastaroa, 19:00etan. Matrikula 40 eurokoa da.
Autodefentsa ikastaroa, aldiz, ostiraletan egingo dute, hilaren 21etik abenduaren 23ra. 15 euroko ikastaroa da eta 20 plaza daude betetzeko.