'El bosque negro'-ren zuzendaria hautatu dute film laburren jaialdiko onena
Paul Urkijoren (Gasteiz, 1984) filma izan da, epaimahaiarentzat, onena. Atzo egin zuten sari banaketa Niessen aretoan.
- Zuzendaritza onenari saria: Paul Urkijoren El bosque negro. 1.000 euro, diploma eta trofeoa.
- Film labur dokumental onenari saria: Koldo Almandozen Hubert Le Blonen azken hegaldia. 600 euro, diploma eta trofeoa.
- Animaziozko film labur onenari saria: Kote Camachoren Don Miguel. 600 euro, diploma eta trofeoa.
- Fikziozko film labur onenari saria: Aitor Gutierrezen Anómalo. 600 euro, diploma eta trofeoa.
- Euskarazko lan onenari saria: Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen. 600 euro eta diploma.
- Oarsoaldeko onenari saria: Ander Iriarteren Otsoko. 300 euro, diploma eta trofeoa.
- Gazte saria (16 eta 25 urte bitarteko egileak): Laura Garcia Alonsoren Alex. 600 euro, diploma eta trofeoa.
- Publikoaren saria: Pedro Solisen Cuerdas. 300 euro diploma eta trofeoa.
- Aktore onenari saria: Javier Godino Te escucho filman egindako lanagatik.
- Aktoresa onenari saria: Ainere Tolosa Zarautzen erosi zuen filman egindako lanagatik.